XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina bat lehenago, ezkerretara.

Amorotorako bidea. Astirik baduzue, joan-etorri bat egiteak merezi du.

Berriro Lekeition, laugarren etapa honen abiapuntuan.

Oraingoan, herria zeharkatuz, Lea ibaiaren gaineko zubia igaro eta berehala, Ondarroarako bidea hartzera goazen momentu berean, gogatsu aurkitzen bazarete, Mendexarainoko igoeratxo bat; hiru kilometro t`erdi besterik ez dira.

Erdi Aroko Mendexa eta Likona leinuen ezarleku, XVI. mendekoa da S. Pedrori eskainitako bertako eliza parrokiala.

Orain bai; azken dozena bat kilometroak Karraspioko hondartzaren paretik Ondarroara; bide bihurgunetsua baina edertasun handikoa, itsasertzaren eskutik dihoana.

Paisaia hori dastatuz, konturatu orduko aldapaz behera murgiltzen gara Ondarroako hiribilduaren barrenera.

Hemen amaitzen da gaurko etapa eta herrian zehar lasai ibiltzeko astirik ere izango dugu.

Itsasertzean, toki gogorrean eraikia, bere erliebea itsasora makurtzen diren kalizazko bankuek markatzen dute egituralki.

XIV. mendearen lehen herenean hiribildu eraikia, arrantza izan da, eta da gaurregun oraindik, bere ekonomiaren oinarri.

Baina denboraz, bere portu ingurua txiki geratzen zihoakion heinean behartuta ikusi zuen bere burua toki berriak lortzera; hori delata, alde zaharra eta XIX. mendeko zabalgunea argi bereiz daitezke gaurregun.

Zubi Zaharra izenez ezaguna baino ezagunagoa dugun zubi erromatarra eta aintzinako Arrantzaleen Kofradia abiapuntutzat hartuz, alde zaharrean barrena, Kalehandin zehar Likona dorrea, XV. mendekoa; Erdi Aroko dorretxe klasiko bat izateaz gain, bertan jaio omen zen Inazio Loiolakoaren ama izango zena.

Ibilaldia jarraituz, gotikoaren jaitsapenean eraikitako Andra Mariren eliza ikaragarria.

Musika plaza, frontoi, udaletxe eta ingurua arakatu eta zumardira jaitsi, hemendik, burdinezko zubia iraganez hondartzaldera pasatzeko edo, bestela, Kofradia berriaren pareraino hurbilduz gero, portuan zehar paseatzeko.

Eta guzti hau koroatuz, goian, Antiguako Amaren eliza, XII. mendekoa, barruan duen Andra Mariren irudia bezala, ordutik hona zutik dirauena XVIII. mendearen erdialdean berreraiki beharra izan bazuen ere.